Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Homepage

…Kutsidazu bidea, Ixabel…

May 17th, 2009

“Kutsidazu bidea, Ixabel” Joxean Sagastizabalek idatzi eta Alberdania argitaletxeak argitaratu du. Liburu hau irakurtzearen arrazoia oso erraza da: kurtso hasieratik entzun dut oso dibertigarria eta gainera ulerterraza dela, beraz, derrigorrez irakurri behar nuen. Gainera gelakideei galdetu eta bai, irakurtzeko, gomendatu didate.Alberdania argitaletxeko web orrialdean honako laburpena dago:

Umorea da eleberri honen ardatza. Umorea literatur tratamendu egokiz egina, estilo arinez, generoaren arauekiko berritzaile, eta beste berezitasun garrantzitsu batekin: arrakasta. Giharren bat ukitu izango du liburu honek euskaldun berri edo zaharberrituen gorputzean, nork bere burua identifikatua sentitzeraino pasarteren batean edo bestean. Izan ere euskal belaunaldi baten ispilu konplexurik gabea da Kutsidazu bidea, Ixabel

ESTEKAK:

LIBURUARI BURUZ:
Alberdania: http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=kutsidazu+bidea%2C+ixabel&int_pas_ini=0&id_libro=54 
Irati Dominguez: http://irati3.mundua.com/ Jone Fernandez: http://jone.mundua.com/ EGILEARI BURUZ:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Joxean_Sagastizabal

http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php?idazle_id=202

*BALORAZIO OROKORRA:

Argia, ulerterraz eta barregarri izenlagunekin deskribatuko nuke. Gustatu zait benetan, istorioa oso erreala iruditu zait, eta Juan Martinek bizi behar dituen egoerak barregarriak . Amaieran zehaztasun gehiago espero nituen agian; gehiago jakiteko gogoz geratu naiz.

*SENTITUTAKOAK:

 Oso erraz irakurri dut, erabiltzen duen euskararekin eroso nagoelako. Baina ez zait gustatu hainbat pelikula eta libururekin konparaketak egitea, hauek irakurri ez ditudalako. Agian irakurri izan banitu egoerak argiagoak izango lirateke eta barregarriagoak ere, baina beste erako konparaketak egin izan balitu gehiago gustatuko litzaidake.Protagonistarekin identifikatuta sentitu naiz, igeriketako txapelketetara joaten naizenean eta euskara itxia egiten dutenean ezer ez ulertzen dudalako. Agian ezer ez esatea gehiegi da, baina bai lelo aurpegia ipintzen dudala. Istorioa protagonistak berak kontatzea gustatu zait, eguneroko baten moduan izan da. 

*GOMENDATU: Arratsalde batean irakurtzeko liburu bezala gomendatuko nuke. Oso erraza da, eta barregarria beraz, edonork irakurri dezake eta momentu on bat pasatu.“Kutsidazu berriz, Ixabel” irakurriko nuke. Esan dudan moduan gehiago jakiteko gogoa sentitu dut eta liburu hau aurrekoaren laburpena dela irakurri dudanean ez dut pentsatu ere egin. Uda honetan irakurriko dut, dudarik gabe.

natt | Sailkatugabeak | 1 comment Jump to the top of this page

…PERFUMEA…

May 17th, 2009

Hiruhilabeteko honetan irakurri dudan liburua “Perfumea” izan da, Patrick Süskindena eta Alberdania argitaletxeak argitaratuta. Pelikula ikustea pentsatuta nuen baina irakasleak irakurtzea gomendatu eta horrela ailegatu da nire eskuetara. Argitaletxeak honako laburpena eskaintzen du bere web orrialdean,http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=perfumea&int_pas_ini=0&id_libro=349:

Jean-Baptiste Grenouille da eleberri honetako pertsonaia nagusia. Usaimen ezin bikainagoaren jabe da eta edozein lurrin aditu eta ezagutu dezake, baita paretaz bestalde egonda ere. Berak, aldiz, ez du inolako usainik. Bere bizitza, jaio aurretik ere, krimenak markatua da. Bere amari burua moztu zioten Jean-Baptisteren lau anai-arrebak hiltzeagatik, eta bera ere doi-doi libratu zen patu horretatik. Jende-hiltzea da bere bokazioa, hildakoaren usaina era horretan bereganatuko duelakoan. Helburu hori hartuta, gero eta heriotza lazgarriagoak eragiten ditu bere inguruan.

Perfumea
genero beltzeko eleberria da, ez dago dudarik; azken batean, hiltzaile baten historia da, baina askoz gehiago ere bada: artista handi baten maisulana.

 Wikipedian aurkitu ditut Patrik Süskindi buruzko  paragrafo batzuk, euskaraz:http://eu.wikipedia.org/wiki/Patrick_S%C3%BCskind

 

*BALORAZIO OROKORRA:

Liburua izugarri hona iruditu zait. Hitzik gabe utzi nau, hain berezia, arraroa. Xehetasun guztiak idatzita daude, eta usain guzti-guztiak momentu horretan bertan usaindu bazenitu bezala adierazten dira. Paisaiak eta toki guztiak ere primeran daude deskribaturik eta nire ustez, hori izan da gehien hunkitu nauena.Beste aldetik, istorioa geldoa iruditu zait, amaierara ailegatzeko irrikan nengoen. Eta hori bai, zer esaterik ez daukat amaierari buruz. Entzunda nuen orgiarena eta hori, pelikulan deigarriena zelako, baina Grenouilleren bizitza amaitzeko era … guztiz ezohikoa da. Nork pentsatuko luke mundu guztia menderatu ahal duen pertsona batek bere buruaz beste egingo duela? Eta gainera beste pertsonek janda!

 *SENTIMENDUAK IRAKURTZERAKO ORDUAN:

Argi dago gustatu zaidala, eta istorioa guztiz berezia delako izan da hori. Ez nuen horrelako eleberririk inoiz irakurri eta batzuetan tristura eta besteetan nahasmendua sentitu dut. Neskak hiltzen zituenean haien familien ikuspuntutik ikusi eta triste jartzen nintzen; baina ez ziren segundo pare batzuk pasa eta pozik nengoen protagonistak bere helburuak lortzen zituelako. Horrek nahasmendua eragin eta liburu honen eragina pertsonengan konprobatzen nuen.Amaitzeko eta ez amaitzeko irrikan nengoen. Zer gertatuko zen imajinatzen nuen kapituluak aurrera joan ahala, eta istorio honekin zerikusirik duen edozer irakurriko nuke.  

* GOMENDAZIOAK:

Bai, gomendatuko nuke. Nire adineko ( eta helduago) edonork irakurri ahal du, noski, irakurtzea gustuko duen edonork, bestela luzeegi izango zen, gertaerak oso astiro azaltzen direlako. Aurretik esan dudan guztia arrazoi bat izatea espero dut, bestela, arrazoia zera da: inoiz irakurri duzun eleberria da, ez dago usainekin lotuta dagoen beste istorio hain hunkigarririk.·    

     BESTE LIBURURIK?

Ez dakit idazle honen beste libururik irakurtzea gustatuko litzaidakeen. Arrazoia lehen azaldutakoa  da, oso geldoa da irakurtzeko; istorioa benetan gustatu beharko litzaidake liburua aukeratzeko.“Sommer jaunaren istorioa” aurkitu dut.  Laburpena irakurri eta interesgarri iruditu zait. Agian Patrick Süskinden liburu hau irakurriko nuke.

natt | Sailkatugabeak | 1 comment Jump to the top of this page

Tximeleta tatuajea – Egin beharrekoak

February 4th, 2009
  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
  • Zer gordetzen du Jennyren iraganak? Nola konturatzen da Chris haren aitak ez zuela zerikusirik Jennyren heriotzarekin?
  • ……………………………………………………………………………………….

      Hiruhilabeteko honetan irakurri dudan liburua, “Tximeleta tatuajea” 

     ( Philip Pullman ),nire gustukoa izan da. Pertsonaien bizitzak, hain desberdinak, gustatu zaizkit, Jennyrena pixka bat arraro gertatu zaidan arren.

    Gertatutakoak ere liluratu naute,zeren eta Carlsondarren istorioa sinesterraza izan da nahiz eta oso irudimenezko istorioa izan. 

      Hona hemen liburuaren laburpen  bat: 

    Oxforden bizi den gaztea da Chris. Bere gurasoak bananduta daude, amarekin bizi da, nahiz eta noizbehinka bere mutil laguna etorri, eta aita, arkitektoa, bere neska lagunarekin, bere idazkaria, bizi da. Uda heldu da eta Chris lanean dabil.Argiztapen enpresa txiki batean hartu dute laguntzaile moduan. Pozik dirauten dute egunak eta horrelako egun eguzkitsu batean Oxfordeko unibertsitatean festa bat antolatzen da. Chris bere lanagatik hortik dabil eta kasualitatez neska bat ezagutzen du, horrela azaldu ahal bada,baina bakarrik bere ahotsa entzuten du eta guztiz maitemintzen da. Egunak eta gauak pasatzen ditu Jenny buruan duela, eta azkenean, nahigabe berarekin topo egin eta beste egun baterako gelditzen dira.Oso gustura daude biak baina Jenny etxe okupatu batean bizi denez egun batean ertzaina bertara joan eta denak atxilotzen dituzte, zorionez, berriz, Jenny ez zegoen bertan. Denbora luzea igarotzen da neska ikusi gabe, baina gaztea ez da bere maitaleaz ahazten. Chris bere laneko buruzagiarekin oso harreman ona dauka eta azken honek etxola bat egiten lagundu ahal dion galdetu eta noski, Crhisen erantzuna baiezkoa izaten da. Etxola eraikitzeari ekiten diotenean, nagusiak mafiako familia batekin arazoak zituela kontatzen dio. Chris nahiz eta pixka bat arraroa iruditu sinesten du, baina gauzak aldatzen dira beste langileek neskak eramateko dela esaten diotenean. Jennyri nagusiaren umeen zaintzaile lana eskaintzen diotenean neska Millerekin (nagusia)doa etxola margotzera, baina Chris ikusten ditu eta amorru bizian jartzen da. Zoritzarrez, Carlson gaztea aurkitzen du eta Miller gaizkilea dela sin egiten dio. Miller harrapatzeko plana zera da: nagusia gauean etxolara doanean, hor egongo da “polizia” itxaroten. Chris prest dago egiteko, baina ia-ia Miller hara joan baino lehen Jenny ailegatzen da Chris aurkitzeko asmoarekin, hori bere hilketa ekarriko du, Carlsondarren familiako anaia txikia hor egonda tiro egingo dion, baina neskatxoa hil baino lehen, bere azken indarrekin eta bere odolarekin aita hitza jartzen du horman. Epaitegi egunean Carlson, noski, kartzelan amaitzen da, eta egun berean, Chris Jennyren aita ikusten du eta nahiz eta jakinaren gainean egon hark neska bortxatzen zuela, Chris badaki  bere begietan maitasuna dagoela, dena ulertzen du, Jenny bere aita maite zuen ere.   

       Jennyren iragana eta aitaren zerikusia neskaren hilketan: 

    Txiki – txikitatik jaso zituen bortxaketak Jenny gizajoa, gainera aitaren eskutik.Haurtzaro gogorra izan zen, eta gehiago ezin zuen  momentuan etxetik joan zen. Lehenik, mutil dirudun batekin elkartu zen eta geroago bere benetako lagunak aurkitu zituen. Hauek “okupak” dira, eta haien bizitza handik eta hemendik ibiltzean oinarritzen da. Zoriontsu bizi da Jenny bere lagunekin.  Aitak ez dauka zerikusirik Jennyren hilketan , eta horretaz konturatzen da Chris epaitegi egunean gizona ikusten duenean. Bere begietan mina ikusi ahal zuen, maitasuna, tristura …. Jennyren azken hitza “aita” izan zen, eta nahiz eta Chris ere negar egin, aitaren malkoak ezberdinak ziren, sentimenduz beteta zeuden, minez beteta.Bananduta pasa zuten denbora guzti hartan faltan bota zuten bestearen presentzia. Elkar maite zuten.

    ΝΔταζια ♣♥♦

    koldoirakasle | Sailkatugabeak | 2 comments Jump to the top of this page

    -Ez da egia izango! -Ez, gezurra da. :)

    December 10th, 2008

    Egun on? Hobeto esanda, egun txarregia: hotza, haizea, euria, hezetasuna… Negua goiz iritsi zaigu.

    Eguraldia komentatu eta gero… gezurra eta egiari buruzko idazketa hasiko dut.  

    Egia begi honez ikusten dugu eta gezurra, denok dakigunez, begi txarrez; horren zergatia ez dakit, baina historian zehar aldatu ez direnen gauzen artean kokatuko nituzte. Egia da, lehen, gezurtiek zigor gogorragoak jasaten zituztela eta gaur egun egiak esaten ez dituztenak         non-nahi daudela, baina norberaren eskuetan dago bere jokabidea.

    Filosofiako irakasleak esan zigun bezala: “egunero 25 gezur esaten ditugu gutxi gora-behera”. Harritu ginen, benetan! Baina nor sinizten du hori? Ikerketak dira bai, baina ez al da gehiegi? Egiak ez ditugu asko erabiltzen gaur egungo munduan, nire ustez. Denok askoz zintzoagoak izango bagina arazo gutxiago egongo lirateke.Baina, egia ez da hain dibertigarria gezurtien ustez, eta gezurra ez dago ondo ikusita egileen begitik.  

    Beste atal bat, nola jakin edonor gezurretan ari dela? Ikusi duzue noizbait programa hauetan poligrafoa edo “la maquina de la verdad” erabiltzen dutela partaideek beren eskongaiei gezurretan ari direla edo ez jakiteko? Nire ustetan ez du ezertarako balio, nork esan ahal dizu ehuneko ehunez ziur  makina horiek zuzentzen dutena ondo zuzenduta dagoen ala ez?

    Erantzun gabeko hainbat galdera hauen ostean, banoa, bene-benetan banoala, nik ez ditut inoiz gezurrik esaten :)

    Beste bat arte!!

    ΝΔζαLιΛ…

    natt | Sailkatugabeak | 6 comments Jump to the top of this page

    EZ DA EGIA IZANGO!!

    November 15th, 2008

    Idatzitza nuen nire lehen argitarapena, gorde egin dut, eta barre egingo duzue baina ez dakit non! Beraz, berriko idatziko dut.

    Lehen azaldutakoa zera da: ideia on bat dela uste dudala, interneta erabiltzea orrien ordez, euskara erabiltzea, euskarazko lehen komunikabidea sortzea klasekideen artean… Orokorrean euskara da bloga honen helburua beraz ondo iruditzen zait. Nire lehen argitarapena denez, ez dakit ondo aterako zaidan baina egia da ez dakidala zer idatzi. Zortzi bat lerro bete behar ditut baina benetan ez dakidala nola. Senitzen dut baina banoa, ideiarik ez daukat.

    Astelehenerarte!!

    natt | 1.BTZ | 8 comments Jump to the top of this page

    Kaixo Mundua!

    October 27th, 2008

    Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

    natt | Sailkatugabeak | 2 comments Jump to the top of this page

    Burua jaten, etsita,pailazoen barrei begira;zirku erraldoi honetan ugariak baitira.

    Categories

    Meta